Suitzako Konfederazioko presidente

Suitzako Konfederazioko presidente
Datuak
Motapostua
HerrialdeaSuitza
Jarduera
Honen parteSwiss Federal Council (en) Itzuli
Karguaren titularraViola Amherd
Historia
Sorrera1848ko azaroaren 21a
webgune ofiziala

Suitzako Konfederazioko presidentea, (alemanez: Bundespräsident(in); frantsesez: Président(e) de la Confédération; italieraz: Presidente della Confederazione; erretorromanieraz: President(a) da la Confederaziun; latinez, Praeses Confoederationis Helveticae) Suitzako Konfederazioko zazpi kideko kontseiluko presidentea da. Batzar Federalak urtebeterako hautatua, Konfederazioko presidentea Kontseilu Federalaren bileretan buru da eta ordezkaritza-zeregin bereziak hartzen ditu bere gain. Primus inter pares bezala, presidenteak ez ditu beste sei kontseilariek baino eskumen gehiago eta bere saila zuzentzen jarraitzen du. Tradizionalki betebeharra txandakatzen da kideen artean, antzinatasun-hurrenkeraren arabera, aurreko urteko presidenteordea presidente bihurtuz.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search